XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); luze edo labur ziteken denboraldi baten ondoren ofiziale egingo zen; azkenik, azterketa baten ondoren maisulan bat egiteko gai zela agertuz, maisu mailara pasa ohi zen.

Ermandanteak lana eratzeko bideak egiten zituzten; lanak neurtu eta lankerak ipini.

Gizartea organizatzeko bide ziren.

Nola bizi erakutsiko zien langileei; horrela, langileak, bere babesa eskuratzen zuten, eta soldata bat ere bai.

Eta azkenik, ekonomi sailean ere nola organizatu esango zien: produkzioaren neurriak ipini, zenbat irabazi agertu, eta, produktuen prezioak kontrolatu, beraz.

Eredu hau onhartzen ez zutenak bakar batzu besterik ez ziren: han hemenka, esate baterako, ofiziale elkarteak sortzen ziren beroteri zegozkien interesak babesteko.

Lanean ari zirenen artean ez zen ohiturazko gauza bat joku berdinean ez aritzea.

Inoiz, maisu gazte baten alargunak, ofiziale baten itzalean, lantegiaren nagusigoa eskuratzen zuen, eta horrela, han lan zegitenen har-emanak kapitalista itxurakoak bihurtzen ziren: batetik, lantegiaren jabea; bestetik, langileak.